34 pertsona gehiago hil dira atzotik Hego Euskal Herrian

Donostiako Ospitaleko langileak, atzo eskerra emateko egin zuten bilkuan. JUAN CARLOS RUIZ, FOKU
gurutze izagirre intxauspe
2020ko apirilaren 13a
13:22
Entzun

Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako iturri ofizialek jakitera eman dutenez, 34 pertsona gehiago hil dira atzotik Covd-19ak jota Hego Euskal Herrian. Guztira 1.070 pertsonek galdu dute bizitza, datu ofizialen arabera.

Jaurlaritzako Osasun planifikaziorako zuzendariak, Mikel Sanchezek esan duenez, ordea, positibo eman dutenen joera beheranzkoa da. Atzo testak egindako guztietatik %16ek eman zuten baiezkoa, orain arteko daturik baxuena. Ospitalizaziorako joera ere beheranzkoa dela nabarmendu du. Azpimarratu du segurtasun neurriak zorrotz jarraitzeko: distantzia soziala mantentzeko eta sarri-sarri garbitzeko eskuak.

Hego Euskal Herrian 15.110 pertsonek eman dute positibo Covd-19arekin, iturri ofizialen arabera.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.