euskal herria

34 urteko emakume bat atxilotu dute Zumaian, hainbat laguni labana batekin mehatxu egitea leporatuta

Elkarte batean egin zien ustezko mehatxua, atzo gauean. Ertzaintzak argitu du "gorabehera ekonomikoak" zeudela bi aldeen artean.

2012ko otsailaren 28a
12:11
Entzun

Ertzaintzak 34 urteko emakumezko bat atxilotu zuten atzo Zumaian (Gipuzkoa), ustez elkarte batean zeuden hainbat laguni labana batekin mehatxu egiteagatik.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak gaur jakinarazi du atzo 21:30ak aldera izan zela ustezko mehatxua. Iturri berdinen arabera, elkarteko kideek emakumea lokaletik ateratzea lortu zuten, eta kanpoan atxilotu zuen Ertzaintzak.

Ertzaintzak argitu duenez, "gorabehera ekonomikoak" zeuden emakumearen eta elkartearen artean.


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.