Errepideak

34 urteko emakumezko bat hil da istripuz N-121ean, Lesaka parean

2007ko otsailaren 28a
15:30
Entzun
Nafarroako larrialdi zerbitzuetako arduradunek agertu dutenez, goizeko zortziak baino zertxobait gertatu da ezbeharra: auto batek eta kamioi batek elkar jo dute Lesakako (bidegurutzearen) parean. Talka oso bortitza izan da, eta, ondorioz, autoaren gidaria, 34 urteko Irungo (Gipuzkoa) emakume bat, hil egin da. Kamioiaren gidaria, berriz, Bidasoaldeko erietxera eraman dute, zauri arinekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.