Emakumeen kontrako indarkeria

34 urteko gizon bat atxilotu dute Laudion, bikotekidea jotzea egotzita

2007ko irailaren 7a
16:15
Entzun
34 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Ertzaintzak Laudion (Araba), bikotekideari eraso egitea leporatuta. Ertzaintzak emandako azalpenen arabera, eraso baten berri emanez dei bat jaso dute gauerdi inguruan. Esandako lekura joan, eta emakumezko bat aurkitu dute atarian alaba txikiarekin. Mutil-lagunaren etxera joan eta eztabaidan hasi direla agertu die emakumeak, eta gizonezkoak jo egin duela. Handik gutxira gizonezkoa heldu da, eta Ertzaintzak atxilotu egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.