Ertzaintzak 34 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, neska-lagunari aurpegian kolpeak eman dizkiola egotzita. Emakumea erietxe batera eraman dute.
Bart izan da ustezko erasoa, goizeko bost eta erdiak aldera, haien etxean. Biktimak Ertzaintzara deitu du, gertaeraren berri emanez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak esan duenez. Ertzainek ikusi dute emakumeak kolpeen arrastoak dituela.
Epailearen esku utzi dute gizonezkoa.