GIZARTEA

34 urteko lagun bat hil da Bilbon, ustez alkohola eta drogak nahasita

Berria.info
2012ko irailaren 10a
13:58
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak jakinarazi duenez, bart gauean 34 urteko lagun bat hil da Bilbon, ustez kalean bihotzekoak jota. Hildakoaren lagun batek adierazi duenez, gazteak alkohola eta drogak nahasi ditu. 

Herrizaingo Sailak ohar bidez azaldu duenez, Ertzaintzak zenbait dei jaso ditu Deustua auzoko Agirre Lehendakaria kalean gazte bat oso aztoratuta zebilela eta bere burua errepidera botatzen ari zela. Bi ertzain joan dira hara, eta gaztea lasaitzen saiatu dira. Gazteak, ordea, ertzainen aurka egin du, eta bere buruari ere hainbat zauri egin dizkio. Ertzainek laguntza eskatu eta kalea moztu behar izan dute, istripuren bat gertatzea eragozteko. 

Azkenean, gaztea errepidetik ateratzea lortu dute. Orduan, konbultsioak izan ditu hark, eta gero konorterik gabe gelditu da. Larrialdi zerbitzuak iritsi dira segituan, baina ez dute lortu gaztea bizkortzea; hil egin da. Autopsiaren emaitzek argituko dute zergatik hil den. Ertzaintzak ikerketa hasi du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.