Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren barruan dauden 134 presok auzitegiek jarritako zigorraren hiru laurdenak edo bi herenak beteta dituzte. Beraz, legeak esaten duena aplikatuta, eta gainerako presoei ezartzen dizkieten espetxe onurak indarrean jarrita, aske behar lukete haiek guztiek. Amnistiaren Aldeko Mugimenduan lan politikoa egiteagatik preso dituztenak dira haietako batzuk, eta 18/98 auzian zigortutakoak ere badira.
Presoek eskatu duten gisan, legea aplikatu eta haiek guztiak libre utziko balituzte, Euskal Preso Politikoen Kolektiboa 506 kiderekin geldituko litzateke. Orain 640 ditu.
134
3/4ak edo 2/3ak beteta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu