Laura Mintegi koalizioko lehendakarigaiak agerraldia egin du gaur Gasteizen. EH Bilduk berretsi egin du “kalitatezko enpleguarekin hartu duen konpromisoa”. EH Bilduk abian jarriko dituen zenbait neurri aipatu ditu Mintegik: “Kalitatezko enplegua sortzea lehentasunezkoa da; bestalde, lanaren banaketa bultzatuko dugu, 35 orduko lanaldia, alegia eta pobreziaren mailaren gainetik egongo den 1.075 euroko gutxieneko soldata ezarriko dugu".
Era berean, soldata altuenen eta txikienen arteko diferentzia legez urrituko dutela hitzeman du Mintegik: 1/12ko proportzioa jarri du helburutzat. “Horretarako, diru publikoa honako lehentasunetara bideratuko genuke: sistema politikoa indartu; zerbitzu sozialetarako enplegua sortu; ikerketa eta berrikuntza bultzatu; eta ehun produktiboan eta eskualdeen garapenean inbertitu. Eta diru publikoa lortuko dugu fiskalitate progresibotik eta bideragarritasun sozialik ez dute azpiegituren moratoriatik”, gaineratu du Mintegik.