Jaurlaritzaren 2015ko aurrekontuak

35 milioiren neurriak eskatuko dizkio PSEk Jaurlaritzari aurrekontuak onartzeko

150 zuzenketa partzial aurkeztuko ditu, aurrekontuen onarpena "errazteko" baldintza gisa.

Iaz ere, Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak aurrera atera zitzan erraztu zuen PSE-EEk. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2014ko abenduaren 1a
10:50
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren aurrekontu proiektuari 150 zuzeneketa partzial aurkeztuko dizkio PSE-EEk, Jaurlaritzak gizarte politiketan, enplegu gaietan eta ekonomiaren aktibazioan 35 milioi euro inberti ditzan. Zuzenketa horiek baldintza gisa aurkeztuko ditu PSE-EEk, aurrekontuen onarpena "errazteko". Jose Antonio Pastor legebiltzarreko talde sozialistaren eledunaren hitzetan, "enplegua eta berrikuntza bultzatzea eta babes sozialeko zerbitzu publiko hobeak eskaintzea" dira zuzenketen helburuak. EAJrekin aurrez izandako negoziazioetan, aurrekontu zirriborroari beste 150 milioi euro gehitzea lortu zuen PSE-EEk, akordioa sinatzeko baldintza gisa.

Bere zuzenketekin, aurrekontua herritarrentzako "erabilgarriagoa" izatea espero du PSE-EEk. Izan ere, Eusko Jaurlaritza "ideietan ahula" dela esan du Pastorrek, eta "proposatzen duena baino gehiago egin zezakeela". Besteak beste, oinarrizko errentarako diru sailetan, larritasun sozialeko laguntzetan eta elikagai bankuetan inbertitu nahi ditu PSE-EEk eskatutako 35 milioilak.

EH Bilduk, bestalde, osoko zuzenketa aurkeztuko die kontuei. Oskar Matutek Jaurlaritzaren "mututasuna" salatu zuen larunbatean, eta gaineratu zuen Iñigo Urkullu buru duen gobernuak ez duela "interesik" jarri koalizioak mahai gainean jarritako proposamenak aintzat hartzeko. UPDk ere aurrekontuei osoko zuzenketa jarriko diela aurreratu du. PPk ez du oraindik bere jarrera argitu, baina ados jartzeko prestasuna erakutsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.