Eraso sexualak

35 urteko bilbotar bat espetxeratu dute, zazpi emakume bortxatzen saiatu zelakoan

Bilboko H.A.O. 35 urteko gizonezkoa espetxean sartu dute, gutxienez zazpi emakume bortxatzen saiatu zelakoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, apiriletik uztaila bitarteko asteburuetan gertatu ziren eraso horiek, Bilboko Errekalde eta Basurtu auzoetan. Hilaren 15ean atxilotu zuten H.A.O. erasoen egilea bera delakoan.

2003ko uztailaren 18a
13:59
Entzun
Bilboko Basurtu eta Errekalde auzoetan bizi diren zazpi emakumerenbortxaketa saio salaketak jaso zituen Ertzaintzakapiriletik uztaila bitartean. Asteburuetan eta beren etxeko bebarruetan jasan zutela erasoa salatu zuten guztiak; halaber, erasotzaileak bortxaketa burutzea ez zuela lortu azaldu zuten guztiek.

Hainbat ikerketa egin ondoren, H.A.O. atxilotu zuen Ertzaintzak iragan asteartean. Dena den, ikerketa oraindik zabalik dago, biktima gehiago izan direla uste baitu EAEko Poliziak. Emakume horiei eurekin harremanetan jartzeko eskatu die Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.