Gipuzkoako Epaitegiak 35 urteko espetxe zigorra ezarri dio Edward Enrique San Clementeri, Yasmin Rodriguez bere bikotekidea hil eta Juan Pablo Urtizberea hiltzen saiatzea egotzita.
Irunen gertatu zen hilketa, 2009ko maiatzaren 9an. Fiskaltzak 44 urteko kartzela zigorra eskatu zuen eta Rodriguezen amak, alabak, Urtizbereak eta Estatuko abokatuak 40 urteko baino gehiagoko zigorra eskatzen zuten euren akusazioetan. Defentsak, bestetik, hamar urteko kondena eskatzen zuen.