35/02 eta 26/11 sumarioetako auzipetuak, Madrilgo hitzaldiaz: "Non geratzen dira adierazpen eta biltze askatasuna?"

2014ko urtarrilaren 13a
14:19
Entzun

Euskal herritarren kontrako epaiketen harira Madrilen egitekoak ziren hitzaldia bertan behera utzi dute, Espainiako Gobernuko ordezkariak hura debekatzeko eskatu eta hainbat hedabidek eginiko "presioaren" ondorioz. Ohar baten bidez, auzipetuek salatu dute "ultraeskuineko hedabide batzuek probokaziotzat" hartu dutela ekitaldia, eta giroa "berotu eta tentsionatu" dutela.

Debeku eskaeraren inguruan, auzipetuek galdetu dute: "Non geratzen dira adierazpen eta biltze askatasuna?". Haien ustez, debeku eskaeraren eta hainbat talde ultraeskuindarren mehatxuen helburua "diskurtso eta errealitate bat ezkutatzen jarraitzea da, espainiar jendarteak horren berri izan ez dezan".

Halaber, ekitaldiaren antolatzaileei eskerrak eman dizkiete, azaldutako elkartasunarengatik: "Ekitaldia antolatzea zein bakearen etsaiei nahi zuten oparia ez ematea eskertzen diegu antolatzaileei".
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.