355 positibo atzeman dituzte Nafarroan, bezperakoak halako bi

Positibotasun tasa %21,2ra igo da herrialdean. Saloun oporretan egondako gazteak bahetzen ari dira oraindik ere. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan tasa % 5,9tik % 6,6ra igo da.

alou eta bestelako opor lekuetatik helduriko bidaiariei baheketa egiten, atzo, Iruñeko autobus geltokian. VILLAR LOPEZ / EFE
Edu Lartzanguren.
2021eko uztailaren 4a
11:59
Entzun

Datu txarrak argitaratu ditu Nafarroako Gobernuak. Herrialdean 355 positibo atzeman zituzten atzo eginiko probetan. Aurreko egunean 152 izan ziren, eta ostegunean 68 baino ez. Proba gehiago egin zituzten atzo: 1.675 (bezperan 1444). Beraz, proben %21,2k eman zuten positibo.

Edonola ere, kontuan hartu behar da baheketa handia egiten ari direla Nafarroan Saloun (Herrialde Katalanak) opor bidaian egon ziren gazteen artean, eta litekeena da horrek eragina izatea zenbakietan. Izan ere, ostiralean 349 proba egin zituzten horien artean, eta astelehenera arte jarraituko dute. Dagoeneko 168 kasu atzeman dituzte baheketa horretan.

Iruñeko Arrotxapea auzoa eta Zizur Nagusia dira kutsatu berri gehien dituzten lekuak: 34na.

17 eta 25 urte artekoak ari dira aztertzen, Saloutik ekainaren 25etik itzulitakoak. Iruñeko autobus geltokian ari dira baheketa egiten, eta Tuterako erietxean.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan datuak kontraesankorrak dira: 352 positibo atzeman zituzten atzo, hau da, bezperan baino 53 gutxiago. Edonola ere, 3.000 testu gutxiago egin zituztenez, tasa %6,6ra heldu da, atzo %5,9an zen bitartean.

Araban 38 positibo atzeman dituzte. Bizkaian, 152. Gipuzkoan, 148.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.