36 emakumek eta 39 gizonek osatuko dute Eusko Legebiltzarra

Zerrendetan parekidetasuna mantendu dute alderdiek, baina gizonezkoak gehiago izango dira parlamentuan. Hautetsi zerrenda

2012ko urriaren 22a
11:10
Entzun

Eusko Legebiltzarreko hamargarren legealdian ere gizonezko hautetsi gehiago izango dira, 75 legebiltzarkidetik 36 baitira emakumeak eta 39 gizonezkoak. Zerrenda parekideak egin dituzte alderdiek herrialde guztietan, baina zenbait kasutan hautetsi kopuru bakoitia lortu duten alderdiek gizonezkoak jarri dituzte aurretik, eta horrek sortu du desoreka.

Herrialdeka, Gipuzkoa da lurralde bakarra hautetsi gehiago emakumeak dituena. Hamahiru dira, eta gizonezkoak hamabi. Bizkaian, hamabi hautetsi dira andreak, eta 11 Araban.

Alderdiei erreparatuz gero, EAJk hautetsi gehiago izango ditu andrazkoak gizonezkoak baino. Hamalau emakume, hamahiru gizon. PSE-EEk hamasei parlamentari eskuratu ditu, eta horietatik erdiak dira emakumeak. EH Bilduk hamar legebiltzarkide emakume izango ditu —11 gizon—, eta PPren hamar legebiltzarkidetatik lau dira andreak. UPDren ordezkari bakarra Gorka Maneiro izango da.

Aurreko legealdiarekin alderatuz gero, gizon-emakume kopuru bera arituko dira Eusko Legebiltzarrean legealdi berrian ere.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.