Ertzaintzak 36 urteko gizon bat atxilotu du Aian, neska-laguna jo egin duelakoan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur esan duenez. Ustez, heriotza mehatxua ere egin dio. Emakumeak jakinarazi du aurreko egunetan ere jaso izan dituela tratu txarrak.
Biktimak Ertzaintzari atzo gaueko hamarrak aldera laguntza eskatu zion. Ertzainak bikotearen etxera joan zirenean, gizonezkoa ez zegoen. Gauerdian atzeman dute.