Emakumeen aurkako indarkeria

36 urteko gizonezko bat atxilotu dute Ermuan emaztea jo duelakoan

Ertzaintzak 36 urteko gizonezko bat atxilotu du bart goizaldean Ermuan (Bizkaia), emazteari eraso egitea egotzita. Gizonezkoa atxilotu eta gero emazteak ertzaintzari agertu duenez, lehenago ere jo izan du senarrak.

2006ko martxoaren 13a
09:48
Entzun
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuen arabera, bikotearen etxean gertatu da erasoa bart goizaldean. Ertzaintzak abisu bat jaso du etxebizitza horretan tratu txar delitu bat egiten egon zitezkeela adieraziz, eta 36 urteko J.A.G.O. atxilotu du han.

Senarra atxilotu eta gero, sarritan iraintzen zuela eta lehenago ere jo izan zuela agertu die andrazkoak ertzainei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.