Adin txikikoak diren seme-alaben aurrean, emaztea jotzeagatik atxilotu dute 36 urteko gizonezko bat Gasteizen. Ertzaintzak azaldu duenez, bizilagun batek eman zuen abisua, bikotearen etxean eztabaida hotsak eta kolpeak entzun ostean.
Gizonak ukatu egin ditu salaketak.