TXARTELEN IRUZURRA

360 kilometroegunean

GASTEIZ
2005eko martxoaren 3a
00:00
Entzun
paileak Bilbon atxilotutako bi pertsonak Basauriko (Bizkaia) espetxean sartzeko agindu zuen joan zen asteazkenean. Hiru egun lehenago harrapatu zituen Ertzaintzak, Bilbon, ustez Campuzano Plazako kutxazain bat manipulatu ondoren. Poliziak Gasteizko iruzurra ere egotzi zien,baita Iruñean aurtengo hasieran emandako kolpe handia eta Donostian duela hilabete batzuk gertatu zena ere.

Ertzaintzak dio material elektroniko bereizi ugari atzeman zitzaiela, eta erabiltzen ari ziren autoak 30.000 kilometro eginda zeramatzala iragan azaroaren 30etik (360 egun bakoitzeko, beraz). Asko mugitu beharra zuten, antza.Espetxeratutakoek (bulgariarra bata eta mazedoniarra bestea, baina biak ere greziarren agiriekin) ustez gailu elektroniko bat ipintzen zuten kutxazain automatikoen barruan eta horrela lortzen zituzten hamaika bezeroren txartelen datuak; sistema hauek aste batzuetan uzten zuten.

Txartel berriak

berriak jasotako iritzi guztien arabera, agerikoa da nazioartean antolatutako sare mardulak aritzen ari direla iruzurrok egiterakoan. Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko informazio iturriek uste dute otsailean desegindakoa «Espainiako Estatu osoan diharduen taldearen adartxo bat» baino ez dela, eta, beraz, sarea askoz urrunago heltzen dela espetxeratutakoez aparte.

Lakuako arduradunen aburuz, «txartelen kopia dute, berez, negozioa». Horretarako, zenbait bide profitatzen dituzte gaizkileek. Horietako bat izango litzateke kutxazainak manipulatzea, eta, bestea, esate baterako, Karibe edo Espainiako kostaldeko hotel bateko bezero baten txartela bikoiztea zerbait ordaintzeko asmoz ematen duen uneaz baliatuta. «Datuak lortuta, Interneten barrena doaz, non txartelen datuen salerosketarako nazioarteko sarea dagoen. Hortaz, Madrilen bizi den pertsona batek sare horretara jotzen du, eta, datuak erosita, txartel berria egiten da, hau da, erositako datuak banda magnetikoan dituen plastikozko txartel berria».Herrizaingo Sailak 2003. urteko kasu jakin bat kontatu dio hedabide honi: «Bi pertsona harrapatu genituen Gasteizen. Datuak erosi eta bikoiztutako txartelak zituzten: itxura eman zutela putetxe bat abian zeukatela eta dirua ateratzen ari ziren balizko zerbitzuen ordainketak izango balira bezala...».

Zonaka jokatuta

Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan iruzurrak egin dira hilabete gutxi batzuen buruan, eta, hala eta guztiz ere, Herrizaingo Sailak ez du uste jarduera mota honek aparteko igoera izan duenik. «Ez dago gorakadarik. Gaizkile hauek negozio argi bat dute eta ibiltzen dira ibiltzen diren bezala, besterik gabe».

Azken egunetako operazioari erreparatuta, banda hauek zonaka aritzen direla ondoriozta daitekeela uste du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.