Izena emanda zeuden 5.405 lagunetatik 3.699 aurkeztu dira Ertzaintzan sartzeko hautaprobetara, Barakaldoko (Bizkaia) BEC erakustazokan.
Malentxo Arruabarrena Polizia eta Larrialdietarako Euskal Akademiako zuzendariak jakinarazi duenez, aurkeztu direnen artean 375 lagunek 35 urte baino gehiago dituzte.
Lehen proban 55 galderari erantzun behar izan diete, eta 55 minutu izan dituzte horretarako. Ondoren, test psikoteknikoa egin dute, eta azkenik, beste bi ariketa psikotekniko. Hurrengo hilabeteetan proba fisikoak egingo dituzte Arkautin, eta azkena banakako elkarrizketa izango da.
Arruabarrenaren arabera, urtea amaitu aurretik bukatu nahi dute prozesuarekin.