Memoria historikoa

36ko gerrako desagertu baten gorpuzkiak aurkitu dituzte Erroibarren

50 metroko sakoneran aurkitu dituzte, Izeurgiko lezean. Nafarroako Gobernuak ezarritako protokoloari jarraituz, datozen hilabeteetan aterako dute hezurdura. Gaur omenaldia egingo diete 1936an Valcanderan fusilatutakoei.

2016ko abuztuaren 23a
07:36
Entzun

Aranzadi Zientzia Elkartearekin eta Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean, Akelar eta Sakon espeleologo taldeko kideek 1936ko gerran desagertutako gizonezko baten gorpuzkiak aurkitu dituzte Erroibarren (Nafarroa). Izeurgiko lezean egin dute aurkikuntza, 50 metroko sakoneran. Espeleologo taldeak azaldu duenez, hainbat animalia hondakinekin nahastuta agertu da hezurdura.

Nafarroako Gobernuak ezarritako protokoloari jarraituz, datozen hilabeteetan hasiko dituzte gorpuzkiak ateratzeko lanak.

Bake, Elkarbizitza eta Giza Eskubideetarako Zuzendaritzak laguntza eskatu die herritarrei gerra garaian fusilatu eta desagertutakoen inguruko informazioa lortzeko. "Familia askok 80 urte daramatzate senideak aurkitu zain, eta gaurkoa bezalako aurkikuntzak oso garrantzitsuak dira haientzat".

Omenaldia gaur

Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkarteak antolatuta, omenaldia egingo diete gaur 1936an Valcalderan fusilatu zituztenei. Iruñeko kartzela zaharraren lurretan egingo dute ekitaldia, 19:00etan. Hain justu, gaur bete dira 80 urte 52 preso Cadreitara eraman eta fusilatu zituztenetik.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.