memoria

36ko gudariak omendu dituzte Bilbon

Gertatua ez ahazteko deia egin dute omenduek. Artxandan egin dute ekitaldia.

Gaurko omenaldiaren irudi bat. ANDONI ORTUZAR
2015eko ekainaren 21a
12:30
Entzun

Jose Moreno gudariak ez du nahi "ahanzturan eta gorrotoan" eraikitako etorkizunik. Artxandan 36ko gerran parte hartu zuten gudariei egin dieten omenaldian entzun dira Morenok idatzitako hitzok —gaixorik dagoela-eta ez da bertan izan— . Besteak beste, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak, EAJren EBBko buru Andoni Ortuzarrek eta PSEko idazkari nagusi Idoia Mendiak hartu dute parte.

Gogoratu dute 36ko gerran ia 6.000 lagun fusilatu zituztela "nazionalista, errepublikazale edota anarkista" izategatik. Eta bidegabekeria horrek sortutako zauriak ondo ixteko, "egia eta justizia" eskatu dituzte gudariek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.