Memoria historikoa

36ko kolpe militarrean hildako bi pertsonaren gorpuak atera dituzte Nafarroan

Jada 64 gorpu atera dituzte legealdi honetan. Gehienak lekukoen testigantzei esker topatu dituzte.

Urdanizen aurkitutako gorpuzkiak. IñIGO URIZ, FOKU
2018ko maiatzaren 6a
13:03
Entzun

Aranzadiko teknikariek joan den asteazkenean hasi zituzten bi gorpuak ateratzeko lanak. Memoria berreskuratzen ari diren taldeek jasotako testigantzei esker aurkitu ahal izan dituzte gorpuzkiak. "Pertsona haien lekukotasunei esker, eta memoria taldeek gertatutakoari buruzko datuak biltzen egindako lanaren bitartez, bi pertsonaren gorpuzkiak arukitu ahal izan dira", jakinarazi du Nafarroako Gobernuak. 

Gorpuak Ibero herriko Lapurren Zubia deritzonetik gertu aurkitu dituzte. 1936ko kolpe militarrean hildako bi herritarrenak dira. 

Bi gorpu horiekin 64 dira legealdi honetan aurkitutakoak. Horietatik hiru Urdanizen, eta beste bat Olabe herritik gertu.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.