Joan den larunbatean, hilaren 23an, 38 urteko M.B. atxilotu zuen Guardia Zibilak Milagron (Nafarroa), herri bereko 45 urteko emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
Larunbat eguerdiko hamabietan emakumezkoak Guardia Zibilari hots egin zion telefonoz, sexu eraso baten biktima izan zela esanez. Haren etxera joan, eta emakumeen azalpenak egiazkoak zirela iritzi ostean, biktima Tuterako erietxera eraman eta erasotzailea aurkitzeko ikerketa abiatu zuen Guardia Zibilak. Emakumeak emandako azalpenetan oinarrituta 38 urteko gizonezkoa atxilotu zuten eguerdiko ordubata eta laurden aldera. Emakumea zein ustezko erasotzailea Milagroko bizilagunak dira biak.
Emakumeen kontrako indarkeria
38 urteko gizonezko bat atxilotu dute Milagron, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu