Goizeko bederatzietan abiatu da EH-05 Nazio Eztabaidagunea, Salbatore Mitxelena ikastolan, Nazio Plana eztabaidatzeko eta adosteko, eta 14:00ak jota atera dira handik. Eragile asko bildu dira bertan, besteak beste, Juan Mari Larrarte EKTko Kontseiluko idazkaria, Edurne Brouard AEK-ko kidea, Txetxu Ariznabarreta LABeko Komunikazio arduraduna, Amaia Agirre bertsolaria, Sonia Gonzalez idazlea, Koldo Gorostiaga EHko eurodiputatu ohia, Ur Gorostiaga idazlea, EAtik Rafa larreina, Batasunetik Arnaldo Otegi, Aralarretik Jon Abril, eta ABtik Mertxe Kolina.
Euskal Herriaren etorkizunerako zutabeak eraikitzeko "beharrezkoa" da Nazio Eztabaidagunea Maite Aristegik esan duenez, eta horregatik, eztabaidaguneak egiten jarraituko dutela berretsi dute.
Nazio Garapenerako Biltzarrak Euskal Herriaren egoeraren azterketa berritua aurkeztu dio osoko bilkurari, erakundeko organu gorenari, hura babes dezan. Eta urte osoan eragileen elkarlanetik eratorritako Nazio Plana aurkeztu da goizean egingo duten bileran. Eztabaidako edukien berri datozen egunetan emango dute.
Arratsaldean tailerrak eta festa
EH-05 Nazio Eztabaida ez da amaitu goizeko ekitaldiarekin. Arratsalderako hainbat tailer, aurkezpen eta festa giroko ekitaldi antolatu dituzte. Gaindegia, Laborantza Ganbara, Euskal Herriko Gazte Kontseilua, Emakumeen eskubideen karta, Euskal Unibertsitatea eta Naziotasun Aitormenaren aurkezpenak egingo dituzte.
Tailerri alderatuz, irratigintza, pobreziaren muga, euskal curriculuma, etorkinen euskaaduntzea, eta etxebizitza izango dituzte aztergai, eta tailer nagusi bat ere izango dute aurrekontu parte hartzaileen inguruan.
50 parte hartzailerekin ostutako azoka egongo da, eta baita zinema ere. Animazio gunean, berriz, Dultzaineroak, pailazoak, bertsolariak, Mikel Markez eta Pako Aristi, Patxi Perez eta Karidadeko benta izango dira besteak beste.
EH-05
380 gizarte eragilek Nazio Ezbaidan parte hartu dute, Zarautzen
Aurreikusi baino ordubete beranduago amaitu dute Nazio Eztabaida Zarautzen bildu diren 380 eragile inguruk. Nazio Garapenaren Biltzarreko ordezkari Maite Aristegik eztabaida amaitutakoan azaldu duenez, Euskal Herria eraikitzeko konpromisoa berretsi dute han bildu direnek, eta "lurraldetasuna eta burujabetza" helburu dutenei parte hartzeko deia egin die. Arratsaldean tailerrak eta jai giroa izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu