Emakumeen kontrako indarkeria

39 urteko gizon bat atxilotu dute urruntze agindua urratu eta bikotekide ohia jotzea egotzita

2007ko ekainaren 22a
13:28
Entzun
39 urteko gizonezko bat atxilotu du bart Udaltzaingoak Gasteizen, bikotekide ohiarengana hurbiltzea galarazten dion agindua urratu eta emakume hori jotzea leporatuta.

Udaltzaingoko iturriek agertu dutenez, goizaldeko ordubiak eta laurden aldera herritar bat joanda Gasteiz erdialdean zebilen patruilla batengana, eta handik hurbil, taberna batean, jo egin dutela zioen eta arnasa hartzeko arazoak zituen emakume bat zegoela esan die.

Emakumearengana joan, etabikotekide ohiak sabelean ukabilkada eman diola agertu die hark; gainera, berarengana hurbiltzea galarazita daukala gizonezko horrek. Hori entzunda, 39 urteko gizona atxilotu egin dute.

Nolanahi ere, emakumezkoa taberna iritsi denean bera jadanik han zegoela esan die udaltzainei, eta egin duen bakarra bakean uzteko esan eta baztertzea izan dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.