Ezbeharra

4 urteko haur bat hil da Gurutzetako ospitalean, baztangak jota

Egunak zeramatzak gaixo, baina goizaldean okerrera egin du haren osasun egoerak.

2016ko ekainaren 15a
10:02
Entzun

Gurutzetako ospitalean (Bizkaia) 4 urteko haur bat hil da baztangak jota. Haurrak egunak zeramatzan gaixo, baina goizaldean okerrera egin du haren egoerak eta erietxera eraman behar izan dute. Osakidetzak azaldu duenez estreptokoko batek eragindako infekzio larri bat zuen haurrak.

Osasun arduradunek prebentzio kanpaina jarri dute abian, eta probak egiten ari dira haurrarekin harremanetan egon direnei. Horretaz gain, haurraren eskolan ere bilera informatiboa egin dute, zalantzak argitze aldera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.