Arratsaldean jaso dute deia larrialdi zerbitzuetan, 16:45ean. Iruñeko Atarrabia etorbidean harrapatu dute umea, ikastetxe baten atarian.
Zauri larriekin eraman dute Nafarroako Ospitale Gunera, eta 19:00etan eman dute haren heriotzaren berri.
Iruñeko Udaltzaingoa ari da zer gertatu den ikertzen. Gidaria udaltzainen esku dago, eta nahi gabe homizidioa leporatu diote.