40-49 urte bitartekoek Janssen txertoa hartzen ahalko dute Hego Euskal Herrian

Espainiako Osasun Publikoaren Batzordeak hartu du erabakia, arratsaldean izandako bileran. Orain arte, oro har, 50 urtetik gorakoei baizik ez zieten jartzen Janssen txertoa. 

arantxa iraola
2021eko ekainaren 1a
11:26
Entzun

Espainiako osasun agintariek koska bat gehiago zabaldu dituzte Janssen txertoa emateko ezarritako irizpideak. Lehendik ere ez zegoen adin mugarik Johnsson & Jonhsson botika etxearen txerto hori erabiltzeko, baina 50 urtetik gorakoei edo talde jakin batzuetakoei bakarrik eman diete orain arte: esaterako, kalean bizi direnei eman izan diete, edota mugitzeko zailtasun handiak dituzten pertsonei, dosi bakarrekoa baita, eta, horregatik, jartzen errazagoa. Orain, 40-49 urte bitartekoei emateko ere erabiltzen ahalko da: hala erabaki dute Osasun Publikoaren Batzordean elkartu diren Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioko ordezkariek eta autonomia erkidegoetako osasun agintariek.

Berez, ez dago emanda txerto horren aurkako irizpiderik, baina gomendio bat badago: ez da komeni heparinak eraginda plaketa maila apala duten pertsonei ematea. AstraZeneca konpainiak egindako txertoaren teknologia bera darabil txerto honek ere, baina osasun agintariek nabarmendu izan dute txerto honen eraginez atzemandako tronbo kasuak oraindik ere apalagoak direla. Hala ere, badira txerto honekin egindako txertaketak bertan behera utzi dituzten herrialdeak ere, eta adin mugak ezarri dituzte beste hainbatek.

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.