Presoak

40. eguna bete du De Juanak gose greban

Zigor gehigarria ezarri nahi diotela salatzeko gose greba hasi zun abuztuaren 7an Iñaki de Juana preso donostiarrak. Horrenbestez, 40. barau eguna du gaurkoa. Hori dela eta, aurrerantzean osasun azterketak egingo dizkiote hiru egunetik behin. 18 kilo galdu ditu dagoeneko.

2006ko irailaren 15a
16:10
Entzun
40 egun gose greban egin arren, presoa animotsu eta aurrera jarraitzeko prest dagoela diote haren hurbilekoek.

Euskal Herrian hainbat ekimen jarri dira abian De Juanari elkartasuna adierazi eta haren egoera salatzeko. Esaterako, bihar autobus bat joango da Donostiatik Algecirasko espetxera, elkartasuna adieraztera. Halaber, manifestazioak egingo dira Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean presoen egoera, baina bereziki De Juanarena, salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.