40 eta 49 urte artekoak ekainaren erdialdean hasiko dira txertatzen Nafarroan

Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak iragarri du aurreikusitako dosi kopurua jasotzen badute, adin tarte horretan daudenak txertatzen hasiko direla ordurako. 85.000 herritar inguru dira.

Emakume bat txertoa jasotzen Iruñeko Refena gunean. IDOIA ZABALETA/ FOKU
edurne begiristain
2021eko maiatzaren 14a
11:51
Entzun

Txertaketa erritmoa gero eta abiadura handiagoa hartzen ari dela baieztatu du gaur goizean Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak. Gainera, baikor mintzatu da txertaketa egutegia betetzeko epeen inguruan: «Hasierako aurreikuspenak hobetzen ari gara». Eta txertaketa prozesua martxa onean doan seinale da Txibitek iragarri duena: foru gobernuak aurreikusitako dosi kopurua jasotzen badu, 40 eta 49 urte arteko herritarrek ekainaren 15etik aurrera jaso ahal izango dute COVID-19aren aurkako txertoa. Adin tarte horretan dauden herritar kopurua nahiko zabala da: 85.000 herritar inguru dira Nafarroan.

NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoaren txertaketa guneari gaur goizean egindako bisitan egin du iragarpena Txibitek. Han azpimarratu du birusaren transmisioaren datuak hobetzen ari direla, eta intzidentzia tasa apalduz doala. Azken astean %40 egin du behera intzidentziak foru erkidegoan, eta, tasa horrek behera egiten duen bitartean, abiadura handiagoa hartzen ari da txertaketa prozesua, Txibitek azpimarratu duenez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.