40 lanpostu betetzeko Lan Eskaintza Publikoa egingo duela jakinarazi du Gipuzkoako Diputazioak. Imanol Lasa bozeramaileak jakinarazi du suhiltzaile posturako izango direla 25, eta Ogasuneko teknikari izateko gainerako 15ak. Iruzur fiskalari aurre egin nahi dio Foru Gobernuak, Lasaren arabera, "guztion kontra" doalako, eta horregatik erabaki du Ogasunean inbertsioa egitea.
EAJk eta PSE-EEk Gobernua "aldatu eta modernizatu" nahi dutela adierazi du Lasak, eta norabide horretan kokatzen dela deialdia. Gainera, aurrerapausotzat jo du deialdia, Bildu gobernuan egon zen bitartean bost lanpostu publiko besterik ez baitziren atera, bere esanetan.