Talkaren ondoren, 40 urteko R.M.E. azkoitiarra Opel Corsaren barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Dena den, han bertan hil da. Kamioiaren gidaria, berriz, 51 urteko M.M.S. gasteiztarra, anbulantzia medikalizatu batean eraman dute Donostia Ospitalera.
Ertzaintza istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.
Istripuak
40 urteko emakume bat hil da Azkoitian, auto batek eta kamioi batek parez pare talka egin ostean
Istripu larria gertatu da gaur arratsaldeko lehen orduan Azkoitian (Gipuzkoa): Opel Corsa auto batek eta Volvo FM12 kamioi batek aurrez aurre talka egin dute GI-2634 errepidean, eta 40 urteko emakume azkoitiar bat —Opel Corsaren gidaria— hil da. Kamioiaren gidaria, berriz, Donostia Ospitalera eraman dute zaurituta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu