40 urteko gizon bat atzeman dute Iruñean, emazteari tratu txarrak eragin dizkiolakoan

2012ko maiatzaren 15a
18:57
Entzun

Iruñeko udaltzainek 40 urteko gizon bat atzeman zuten ostegunean, emazteari tratu txarrak eragin zizkiola egotzita, Udalak gaur esan duenez.

Bikotearen etxean izan zen ustezko erasoa. Biktima —35 urte—, tratu txarrak jaso ostean, komunean gorde zen, euren haurrekin, eta handik eman zien udaltzainei abisua.

Atxilotuak aurrekariak ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.