Etxebizitza eraikin batek su hartu du bart gauean Donostiako Gros auzoan. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren arabera, Jose Maria Soroa kalean piztu zen sutea, 23:00ak baino minutu batzuk lehenago, hirugarren pisuan.
Hala ere, sua eta kea beste pisuetara zabaldu zen, eta, ondorioz, bizilagun guztiak aterarazi behar izan zituzten suhiltzaileek. Bizilagunetako bat, 40 urteko gizonezko bat, larrialdi zerbitzuetako kideek artatu behar izan dute, eta erietxe batera eraman. Gainerakoek hoteletan igaro dute gaua.
01:15 aldera lortu dute sua mendean hartzea. Eraikineko hirugarren pisua erabat kiskalita geratu da.
Ezbeharra
40 urteko gizon bat zauritu da Donostian, sute batean
Eraikineko bizilagun guztiak aterarazi behar izan dituzte, eta hoteletan igaro dute gaua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu