Indarkeria matxista

40 urteko kartzela zigorra ezarri dio epaileak Abadiñon bi andre hiltzeaz akusatutako gizonari

Kartzelaz gain, akusatuak 240.000 euro ordaindu beharko dizkie hildako bi emakumeen senideei.

2016ko azaroaren 3a
09:32
Entzun

Orotara, 40 urteko kartzela zigorra ezarri dio Bizkaiko Probintzia Auzitegiko 2. aretoak Abadiñon bi andre hiltzeaz akusatutako gizonari: 20 urte amaginarreba hiltzeagatik, 19 emaztea hiltzeagatik, eta beste urtebete bere enpresan eta ingurukoetan kalteak eragiteagatik. Horretaz gain, 240.000 euro ordaindu beharko dizkie hildako bi emakumeen senideei, eta 195.000 euro berak piztutako suak kaltetutako enpresei.

Zigorra, dena den, ez da irmoa, eta helegitea aurkez daiteke EAEko Auzitegi Gorenean. Hala ere, bitarte horretan behin-behineko espetxealdian jarraituko du gizonezkoak.

Urriaren amaieran, zinpeko epaimahai batek erruduntzat jo zuen Benito Quintairos, Amelia Rodriguez Sardon amaginarreba eta Mari Luz Alejo Rodriguez emaztea hiltzeagatik. 2014ko abenduaren 10ean agertu ziren bi gorpuak, eta handik gutxira atxilotu zuen Ertzaintzak Quintairos. Hark aitortu zuen biak hil zituela.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.