Haizetea

400 etxebizitzan argindarrik gabe jarraitzen dute Lapurdin

Atzo goizaldeko haize bolada handien ondorioz Lapurdiko 8.000 etxebizitza inguru argindarrik gabe geratu ziren. Gaur 400 dira egoera horretan segitzen duten etxeak. Beste askotan telefonorik gabe daude.

2006ko urriaren 4a
10:14
Entzun
Batik bat, Bidaxuneko kantonamenduan dituzte arazoak; hangoak dira egun argindarrik gabe diren etxebizitza gehienak.

Izan ere, haizete handiak astindu zuen atzo Euskal Herriko kostaldea. Lapurdin zuhaitz ugari bota zituen lurrera, eta argindar eta telefono hari asko hautsi zituzten. Bizkaian ere antzera ibili ziren: atzo goizeko hamaiketan Bizkaiko kostaldeko 800 etxebizitza argindarrik gabe ziren, baina, agi denez, gaur ez dago arazorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.