Goizaldeko hiruretan izan da lurrikara nagusia, Etxauri inguruan. Orain dela gutxi Ziritzan izan zena baino handiagoa izan da, baina, gaua izanik, litekeena da jende gutxik igarri izana. Aurretik, ordea, beste bat ere izan zen atzo gauean Etxaurin, 22:24 inguruan, 2,7 gradukoa. Espainiako sismologia institutuaren arabera, hori pertsonek ere sentitu zen.
4,1 gradu izan ditu goizaldekoak, eta Artikan, Berriobeitin, Zizurren eta Iruñean ere igarri dute neurgailuek. Lurrikara nagusi horren ondoren beste txiki batzuk ere izan dira hurrengo orduetan.