41 paziente ospitaleratu dituzte Hego Euskal Herrian COVID-19ak jota

Positibo tasa %11,6koa da.

Donostia ospitaleko larrialdietako sarrera, COVID-19 garaian. GORKA RUBIO
Oihana Teyseyre Koskarat.
2021eko abuztuaren 14a
13:17
Entzun

Hozka batez apaldu da COVID-19agatik ospitaleratu dituzten pazienteen kopurua: atzo, 41 lagun ospitaleratu zituzten Hego Euskal Herrian, bezperan baino hamabost gutxiago. ZIU zainketa intentsiboko unitateetan 87 paziente artatzen dituzte, ostegunean bezain bat.

Aste honetako erietxeratze zenbakirik apalenetakoa izanik ere, kutsatze berrien kopurua handia da oraindik. Atzo, erraterako, COVID-19a atzemateko 8.382 proba egin zituzten Hego Euskal Herrian: horietako 969ri atzeman diete gaitza. Hala, positibo tasa %11,6koa da. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak emandako informazioen arabera, Bizkaian atzeman dituzte positibo gehien, PCR eta antigeno probak kontuan hartuta: 408. Nafarroan, 213 kasu berri atzeman dituzte; Gipuzkoan, 191, eta, Araban, 137. Gainera, Hego Euskal Herrian bizi ez diren beste hemezortzi lagunei ere atzeman diete gaitza.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.