Udaltzainen greba

410.800 euro bildu dituzte Gasteizen azaroan 3.555 isun jarrita

Aurreko hamar hilabeteetan, bataz beste 1.200 isun jarri dituzte Gasteizen; azaroan 3.555. Dirutan 410.800 euro dira.

Gasteizko udaltzain bat, isuna jartzen. DAVID AGUILAR, EFE
2017ko abenduaren 22a
15:48
Entzun

Greba berezia ari dira egiten Gasteizko udaltzainak: arreta zorrotza jartzen ari dira, eta aukera txikiena ikusten dutenean, isuna jartzen dute. Azaroan bikoiztu baino gehiago egin dute isunen bataz bestekoa. Normalean, hileko 1.200 isun inguru jartzen dituzte, baina aurreko hilabetean 3.555 jarri zituzten. Isun horien diru kopuruak batuta, 410.800 euro zenbatzen dute. Hala ere, udalera ez da diru hori guztia iristen, azkar ordaintzeagatik-eta beherapenak egoten baitira.

Irailean jarri zituzten Gasteizen 2017ko zigor gutxiena: 873; eta otsailean gehiena, 1.573. Urriaren 31n hasi ziren grebarekin, eta sindikatuek eta udal ordezkariek hainbat bilera egin badituzte ere, ez dute akordiorik lortu.

Udalaren arabera, langileen %10 baino ez da ari protestan. Hori nahikoa izan da, hala ere, herritarrei ezinegona sortzeko. Izan ere, lehen oharra jasotzea beste ondoriorik ez zuten arau-hauste arinak ere zigortu egiten dituzte orain.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.