42 urteko gizonezko bat atxilotu du bart goizaldean Ertzaintzak Gueñesen (Bizkaia), bere bikotekideari, emakumezko bati, eraso diolakoan.
Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, goizeko hiruak aldera aurpegian hainbat zauri zituen emakume bat artatu behar izan du Ertzaintzak; zauriak bikotekideak egin dizkiola esan die. Herrizaingo Sailaren arabera, gizonezkoak lepotik heldu dio eta ukabilarekin jo du aurpegian. Sudurrean eta ezpainetan zauriak egin dizkio, eta Zallako osasun zentrora eraman behar izan dute sendatzera.
Duela 2 urte ere atxilotu zuten gizonezko hori bikotekideari erasotzeagatik.
Emakumeen kontrako indarkeria
42 urteko gizon bat atxilotu dute Gueñesen bikotekidea jotzea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu