Ertzaintzak 42 urteko gizonezko bat atzeman zuen atzo Portugaleten, 15 urteko alabaordeari sexu gehiegikeriak egin zizkiolakoan. Biktimak esan duenez, duela hamar urtetik egin dizkio erasoak. Muskizko ertzain etxean jaso zituzten salaketak, eta ondoren atxilotu zuten gizonezkoa Portugaleten, etxepean.
Errenterian 33 urteko gizon bat atzeman zuen Ertzaintzak atzo, larunbatean herriko plazan emakumezko bati bularretan sexu ukituak egitea egotzita; elastikoa hautsi zion. Horretaz gain, Ertzaintzaren arabera, bitkimari heriotz mehatxua ere egin zion.
emakumeen aurkako indarkeria
42 urteko gizon bat atxilotu dute Portugaleten, alabaordeari sexu gehiegikeriak egitea egotzita
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu