Errepideak

42 urteko gizonezko bat hil da Zallan auto istripuan

Hildakoak gidatzen zuen Toyota autoak eta Citroen Xantia batek elkar jo dute BI-636 errepideko 27. kilometroan. Beste auto gidaria zaurituta eraman dute Barakaldoko Gurutzetako erietxera.

2009ko urtarrilaren 3a
15:54
Entzun
Errepide istripu larria gertatu da gaur goizean BI-636 errepidean, Zalla (Bizkaia) parean: goizeko sei eta erdiak inguruan Toyota Avensis batek eta Citroen Xantiak batek elkar jo dute argitzeke dauden arrazoiak tarteko, eta bi autoetako gidariak zauritu dira.

Ezbeharra izandako lekuan bertan artatu dituzte larrialdi zerbitzuek, baina Toyotaren gidaria, Balmasedako 42 urteko gizonezko bat, hil egin da han bertan. Citroenaren gidaria, 39 urteko Balmasedako beste gizonezko bat, zaurituta eraman dute Gurutzetako erietxera.

Errepidea itxita egon da Bilborako noranzkoan epaileak gorpua jasotzeko baimena eman arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.