Gizartea

4,3 graduko lurrikara izan da Pirinioetan, Lourdestik gertu

Ez da kalte pertsonalik eta materialik izan. Euskal Herritik 50 kilometro ingurura dago Lourdes.

2007ko azaroaren 15a
18:31
Entzun
Richter eskalan 4,3 graduko egon da gaur Pirinioetan, Lourdestik (Frantzia) gertu, Estrasburgoko (Frantzia) Lurraren Zientzia Behatokiak jakinarazi duenez. Euskal Herritik 50 kilometro ingurura dago Lourdes.

13:47an gertatu da, eta epizentroa Lurdesen hegoaldetik zazpi kilometrora izan da. Behatokiaren arduradunek diote Frantzian Pirinioetan gertatzen direla lurrikara gehien.

Gaurkoaren ondorioz, ez da kalte pertsonalik eta materialik izan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.