Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat -P.R.C.- atzeman zuen atzo Errenteriko (Gipuzkoa) tren geltokian, Pasaiatik harako bidean trenean zihoala adingabeko bi neskei sexu abusuak eragin zizkielakoan.
Atzo 19:00ak aldera izan ziren ustezko gertaerak. Treneko segurtasun zerbitzuko kideek gizonezko hura atxiki egin zuten, aipatutako arrazoiengatik, eta ertzainei deitu zieten.
Gizonezkoak labana eta artazia zituen, eta kendu egin zizkioten. Ertzaintzak esan duenez, biktimak beldurtzeko erabiltzen zituen bi tramankuluak.
Ustezko erasotzaileak polizia aurrekari ugari du.
Gizartea
43 urteko gizonezko bat atxilotu dute Errenterian, adingabeko bi neskei sexu abusuak eragitea leporatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu