Atletismoa/ Goteborgko Europako Txapelketa

4,45eko markarekin zazpigarren sailkatu da Naroa Agirre

Goteborgeko Europako Txapelketako pertika jauziko finalean zazpigarren postuan sailkatu da Naroa Agirre, 4,45eko markarekin. Finalean bikain aritu da donostiarra baina ezin izan du 4,50 metroko bere jauzia berdindu. Lehen lau jauziak saiakera bakar batekin gainditu ditu. Azkenean, hiru saio egin baditu ere ezin izan du 4,50ekoa gainditu.

2006ko abuztuaren 12a
18:10
Entzun
Seigarren postuan sailkatzea lortu ez duenez, Jon Karla Lizeaga bere entrenatzaileak ezingo du ADOren beka jaso. Hala ere, Agirrek adierazi duenez "zazpigarren postua ez da hain txarra", izan ere bera baino marka hobea zuten jauzilariak gainditu ditu.

"4,40eko markara arte ongi aritu naiz, dena bikain zihoan eta nahastu egin naiz. 4,45 gainditzeko bigarren saioan galdu egin naiz eta ez dut nire lekua aurkitzen jakin. 4,50eakoan hiru aldiz egin dut huts", azaldu du Naroa Agirrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.