gizartea

45 urteko gizon bat hil da Portugaleten, bere etxean sutea izanda

Jose Zaldua kalean izan da ezbeharra, bart. Gizonaren gorpua kiskalita geratu da.

2012ko apirilaren 7a
15:59
Entzun

45 urteko gizon bat hil da bart Portugaleten, bere etxean sutea izanda, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak esan duenez. Sutea 1:40ean izan da, Jose Zaldua kalean. Gizonaren gorpua kiskalita geratu da.

Beste etxebizitzetan ez da kalterik izan.

Ertzaintza gertaera ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.