45 urteko gizon bat zendu da, etxean sutea sortuta
PORTUGALETE. Etxean sua hasi, eta 45 urteko gizon bat hil zen atzo goizaldean Portugaleten, Bizkaian. Zergatik ez dakitela, 01:40an hasi ziren garrak, eta etxe barruan kiskalita zendu zen gizona. Suhiltzaileek sua itzali ondoren aurkitu zuten hilotza. Etxe bateko azpiko solairuan hasi zen sua, eta ez zen goiko solairuetara pasatu. Zer gertatu zen ikertzen ari da Ertzaintza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu