Bilboko udaltzainek 46 urteko gizon bat atxilotu dute, neska-lagun ohia jotzea egotzita. Maiatzetik zeukan urruntze agindua hautsi izana ere leporatu diote.
Larunbatean izan zen ustezko erasoa, kalean, Udaltzaingoak gaur esan duenez. Gizonak emakumeari muturreko bat eman zion. Biktima atzeraka erori zen eta buruan kolpe bat hartu zuen; Basurtuko erietxera eraman zuten.