Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, BI-745 errepidean istripua izan da goizaldean, Trapagan (Bizkaia), eta 46 urteko moto giradi bat hil da.
Elkar jo dute bi ibilgailuek, eta bertan hil da moto gidaria. Errepidea itxita egon da goizeko seiak eta laurdena arte.
Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza, eta lekukoen laguntza eskatu du.