HEZKUNTZA

%47k soilik gainditu dute EHUn sartzeko gizarte zientzien alorreko matematikako proba

EHUk jakinarazi duenez, sarbide proba ikasleen %97,9k gainditu dute fase orokorrean.

Lehengo astean egin zituzten EHUra sartzeko probak. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko ekainaren 16a
07:38
Entzun

Gizarte Zientziei aplikatutako matematika irakasgaiak polemika piztu zuen. Ikasleak kexu ziren, azterketa "zaila" zela argudiatuta: 12.000 sinadura lortu zituzten sarean, EHUri eta Eusko Jaurlaritzari azterketa atzera bota zezatela eskatzeko. EHUk, berriz, azpimarratu zuen ikasgaiari egokitutako proba izan zela.

Zuzendu ostean, datuak deigarriak dira, gutxienez. Azterketa 2.798 ikaslek egin zuten, eta 1.325ek baino ez dute gainditu: hau da, %47k. "Ehuneko hori handitu daiteke, horrelako probei hain berezko zaizkien balizko errekurtsoak ez baitira oraindik ebatzi", jakinarazi dute. Unibertsitateak esan du Bigarren Hezkuntzako 50 zentrok aurkeztu zituztela idatzizko kexak (240 ikastetxetako ikasleek egin dute proba).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.